Laudiok tokiko ekonomiak suspertzea helburu duen “Berrikusi” proiektu pilotua estreinatuko du

Laudioko Udala izango da Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen “Berrikusi” ekimena bultzatzen lehena. Apill-en, Laudioko Industrialde Txikien Elkartearen, laguntza ere izango du. Proiektuaren helburua tokiko ekonomiak suspertzea da, jarduera guztiak dinamizatuz eta eguneratuz, merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak, turismoa, aisialdia, kultura edo kirola, besteak beste. Baina, beste ezer baino lehen, pertsonak bizi diren lekuarekin berriz konektatzeko modu bat da Berrikusi, modu dibertigarrian, gaur egungoan, berraurkitu eta goza dezaten.

Aplikazio mugikor baten laguntzarekin, “Laudio Berrikusi” proiektuak Laudioko udalerrian sortzen diren jarduerei eta eskaintzei buruzko informazio kulturala, komertziala eta soziala emango die herritarrei.

Une honetan, webgunean lanean eta aplikazioa edukiz hornitzen ari gara. Laster Laudioko negozioek eta establezimenduek euren informazioa erakutsi ahal izango dute estreinatu berri den plataforman.