Laudio izango da “Euskaraz Barra-Barra” kanpainari hasiera emango dion Arabako udalerria

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimena 2023tik aurrera jarriko da martxan Euskadi osoan

Datozen egunetan, Laudioko biztanleria zenbait identifikazio-ikur ikusten hasiko da Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa batzuetan. Hori guztia Eusko Jaurlaritzak bultzatu duen eta 2023an Euskadi osoan martxan egongo den “Euskaraz Barra-Barra” kanpaina dela eta: Laudion urtea amaitu baino lehen ikusi ahal izango dituzte herritarrek, “Araba osorako herri pilotua delako”, azaldu du Ander Añibarro alkateak.

Marka bateratua izango da, udalerri guztietan berdina, eta normaltasunez, bezeroari estres linguistikoa deritzona sortu gabe euskaraz hitz egiteko aukera emango duten negozioak identifikatzeko balioko du. Laudioko bizilagunak beren euskara martxan jartzen has daitezke, puntu gorri identifikagarria duten lekuetan batez ere.